BABESTUTAKO EDUKIA

Zer diote Enpleguneaz, parte hartu izan duten enpresek?

Hazibio, elikadura industria (Belauntza)

«Prozesua erraza eta erosoa izan zen guretzat. Erabat gomendagarria»

Enpresa sortu berria da gurea eta enpresa hazten doan heinean, lan-bolumena ere handituz doa. Gaitasun ekonomikoa hasi berritan mugatuagoa denez, lan karga horri aurre egiteko kontratazioak egiteko diru-laguntza izatea oso lagungarria da.

Bestalde, nahi genuen bertako pertsona bat izatea kontratatutakoa, ikusten dugulako horrek egonkortasun bat ematen diola bai pertsonari, baita enpresari berari ere.

Bilaketarako orduan ere batzuetan ez dakizu nora jo, eta benetan prozesua oso erraza izan zen guretzat. Guk eskatutako pro la zehaztu, eta Tolosaldea Garatzenek berak egin zuen filtro lana. Elkarrizketak egun berean pilatzea ere oso erosoa izan zen guretzat. Benetan esperientzia gomendagarria izan zen.

Ibarpaper, papergintza (Ibarra)

«Denoi gustatzen zaigu gure enpresa kokatua dagoen ingurua zaintzea»

Enplegunean parte hartzeko arrazoi asko izan ditugu. Beharbada, ekonomikoa da pisuzkoena, gurea bezalako enpresa txikientzat laguntza eta onura handia suposatzen baitu. Kontratazio bat egiteak ahalegin handia eskatzen die enpresa txikiei, eta kontratazioarekin asmatzen ez bada ondorioak nabarmenak izan daitezke. Horrelako laguntzek, halakorik gertatuko balitz, eragin horiek leuntzen ere laguntzen dute. Eta, azkenik, erantzukizun sozial korporatiboagatik ere bai.

Gurea bezalako enpresek gisa honetako egitasmoak martxan jartzea zaila bada ere, denoi gustatzen zaigu gure enpresa kokatuta dagoen ingurua zaintzea. Horretarako egin dezakegun gauzetako bat inguruko jendea kontratatzea da, guri behintzat hala egitea gustatzen zaigu. Eta hori bat dator Enpleguneak sustatu nahi duenarekin.

Ibarra Argi Lanak, elektrizitatea (Ibarra)

«Egonkortasuna ematen dute laguntzeko»

Bi aldiz parte hartu dugu Enplegunean, eta beste noizbait parte hartzeko gogoz geratu gara, baina unean uneko baldintzak ez genituen betetzen. Normalean esleipenak eta deialdia urte amaiera aldera iristen dira, eta akaso urte hasieratik jakingo bagenu, uste dut lagungarria litzatekeela enpresentzat, hobeto antolatzeko aukera izango genukeelako. Horrela uste dut askoz ere enpresa gehiago animatuko ginatekeela.

Dena dela, guretzat horrelakoak aukera handia dira, benetan kontratazio horiek egiten laguntzen dutelako, eta dudatan dabiltzan enpresei behar duten azken bultzada ematen dietelako, kontratazioa egin dezaten. Gure kasuan, gainera, kontratatutako langileek gerora lanean jarraitu izan dute gurekin urte luzez; are gehiago, horietako bat oraindik gurekin da. Laguntzek egonkortasuna ematen dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!