Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien Festaren barnean, emanaldia antolatu dugu Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Txinkorta2014 Bidania-Goiatz 2013ko urr. 10a, 17:50
Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, biharko emanaldi bat antolatu dugu Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertan “Ez gara Palestinaz ari” emanaldi berezia eskainiko dute Unai Muñoa, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Ander Lizarraldek. Ikuskizun honek 75 minutu inguruko iraupena izango du eta bertsoa, antzerkia, poesía, musika, ikus-entzunezko animazioak… biltzen ditu. Emanaldi hau, Azpeitiko Soreasu antzokian izango da bihar gaueko 22:30etan. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai egunean bertan 21:00etatik aurrera Soreasun bertan. Gaur sarrerak erosi nahi dituenak www.barrabarra.eu atarian sarrerak online izango ditu. Emanaldi hau Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako festaren antolatzaileok antolatu dugunez, bertan ateratzen den irabazia, 2014ko ekainaren 8an bertan ospatuko den festa finantzatzeko erabiliko dugu. ANIMATU!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!