Haendelen 'Alleluia' kantatzeko deia Txintxarri Abesbatzako kantari ohiei

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2014ko abe. 15a, 11:15

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek Eguberrietako emanaldia eskainiko dute datorren larunbatean, hilak 20, arratsaldez. Egun horretan, kontzertuaren amaieran, Haendelen Alleluia abestuko du Txintxarri Abesbatzak urtero legez.

Obra hori abesteko, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu nahi dituzte egun horretan. Horretarako, obra errepasatu eta prestatzeko, entsegua antolatu du abesbatzak. Entsegua abenduaren 16an izango da  21:00etan Alegiako elizan. Txintxarri Abesbatzak kantari ohiak guztiei dei egiten die, Alleluia prestatzeko entseguetara etor daitezen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!