Iñaki Letamendiari omenaldi xumea, Txistulari Alardean

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2018ko eka. 20a, 17:31

Alarde alaia eskaini zuten joan zen igandean sanjoanei ongi-etorria emateko Tolosako Berdura plazan.

Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleak, Euskal Herriko elkarte desberdinetako txistulariak eta Alegiako Txintxarri abesbatza aritu ziren ordubete pasatxoko saioa eskaintzen. Doinu herrikoiak eskaini zituzten, horietatik gehienak euskaraz eta txisturako eginiko piezak.
 
Euskarazko kantuen artean, Andoni Egaña bertsolariaren hitzetan oinarritutako Herrimin nabarmendu beharko litzateke. Txintxarri abesbatzako Xefe Balerdi bakarlariak abestu zituen bertsoak talde osoaren laguntzarekin.
 
Igor Serrano abeslari gonbidatuak ere parte hartu zuen eta What a wonderful world abestia eskaini zuen.

Emanaldiaren amaieran, urte luzeetan Txistulari Taldearen zuzendaria izan den Iñaki Letamendiari omenaldi xumea eskaini zioten. Aurten hartu du erretiroa Letamendiak. Berak konposatutako Uzturre pieza jo zuten elkarrekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!