Mugimendu feministaren historiaz ariko dira Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 8a, 17:00

Emagin elkarteak Gure genealogia feministak hitzaldia eskainiko du ostegunean, 18:00etan, udal aretoan.

Orain arte Euskal Herrian egon diren mugimendu feministen gaineko ezagutza zabaldu nahi duen orok, Lizartzan izango du horretarako aukera. Izan ere, Emagin elkarteak 'Gure genealogia feministak'  hitzaldia egingo du ostegunean, 18:00etan, Lizartzako udal aretoan. Bertan, gainera, Zaintza Ehuntzen taldearen aurkezpena egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!