2014/07/11 21:00

Landart Gaua

Box.A Arte Elkarteko ·B espazioan, Tolosa
Afaria eta dokumental emanaldia egingo dute. Sarrera 5 eurokoa izango da. Gau Tematikoak egitasmoaren barruan antolatu dute.
BOX·A Arte Elkarteko kide ezberdinek topaketak egin dituzte Agiti-n Landart-aren inguruan proiektu bat gauzatzeko. Honen sorkuntza eta bilakaera aurkeztuko dira, jendeari parte hartzera gonbidatuz. Aldi berean, Andy Goldsworthy-ren 'Rivers and Tides' dokumentala proiektatuko da, Landart mugimenduaren errepresentazio gisa. Gaua osatzeko, afaria ere izango da: 2 pintxo berezi + postrea + gelly shot.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!