1954an jaiotakoen bazkaria egingo dute Tolosan

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 24a, 18:31

Aurten 60 urte betetzen dituzten tolosarrentzat bazkaria antolatu dute urriaren 25erako. Bazkaria Bidegoxo jatetxean egingo dute, eta izena emateko jatetxera bertara deitu beharko da, zenbaki honetara deituz: 943 57 75 73. Izena emateko azken eguna urriaren 18a izango da. 1954an jaiotako guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!