Sustapen pribatuko 19 etxebizitza eta babes ofizialeko beste 16 etxebizitza esleituko dituzte, ostiralean, pleno aretoko zozketan. Guztiak ere Berazubi ikastetxea izeneko eremua daude, eta 200 eskaeratik gora onartu ditu Tolosako Udalak.
Babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, 100 eskaera onartu dituzte; beste 17, berriz, Tolosaldeko eskatzaileen erreserbako esleipenerako onartu dituzte. Etxebizitza tasatuen kasuan, 118 eskatzaileren eskaerak onartu ditu udalak. Zozketaren unerako ausazko zenbaki bana eman diote onartutako eskaera bakoitzari.
Guztira 35 etxebizitza egingo dituzte Berazubiko eremuan; horietatik 19 tasatuak izango dira, eta beste 16 babes ofizialekoak. aipatzekoa da, hala nahi izan dutenek bi promozioetan izena emateko aukera izan dutela, betiere, bietan eskatutako baldintza betez gero.
Merkeenek 116.000 euro
Etxebizitza tasatuak 19 dira, lau solairutan banatuta. Zortzik bi logelata dituzte, eta beste 11 etxebizitzak, berriz, hiru logela. Gainera, guztiek garajea eta trastelekua izango dute. Merkeenak 150.438 euroko prezioa izango du, BEZa kontuan izan gabe, eta garestienak 255.441,28 eurokoa.
Babes ofizialeko etxebizitzak 16 izango dira: 3 logelako 12 eta 2 logelako 4. Hauek ere garajea eta trastelekua izango dute, eta, prezioei dagokienez, 116.948 eurotik 176.320 eurora bitarte ordaindu beharko dute erosleek.