Lokaletik ateratzeko deia egin dute gazteek

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 18a, 18:13

Txorimaloak izeneko taldeak, "lokalismoarekin, generazio banaketarekin, zaletasun bereizketarekin eta nesken parte hartze urriarekin" amaitzeko Gazte Eguna antolatu du Tolosan.

Goizean goizetik ekitaldi ugari izan dituzte gazteek, eta 60 bat lagun bildu dira bazkaltzeko. Giro paregabean, kalejira egin dute arratsaldean.

Hemendik aurrera, gazte asanblada bat sortzea dute xede. Hurrengo bilera, ostiralean egingo dute.

Egunaren jarraipen zehatza ari dira egiten Txorimaloak beraien Twitter kontutik:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!