Aulkitik: Nerea Elosegi

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Elosegi 2014ko abe. 17a, 11:40

Oraingo honetan, Zarautzen jokatzea tokatzen zen. Hainbat hutsune izan arren, taldeak jokoa ongi irakurri, kantxan zehar ondo korri egin eta inongo momentuan besoak jaitsi gabe, zirt-zart garaipena lortu genuen. Jada sentsazio hobeak lortzen eta elkar hobeto ulertzen ari gara.

Garaipenarekin hainbeste ilusio egiten digun igoera faserako txartela lortu dugu. Beste aitzakia ezin hobe bat afari bat egiteko. Beraz, Andoni, joan elkartea eta txistorra prestatzen larunbaterako!

Azkenik, faseko azken partida larunbatean 14:00etan dugunez, kiroldegira hurbiltzera animatzen zaituztegu. Bide batez, gero Senior mutilen partidua ere ikusteko. Takerekin atsalde interesgarri eta intentso bat bizitzeko aukera! Aupa TAKE, aurrera!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!