2015/03/28 - 2015/03/29 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Lizebar eta Diablozulo arroilak. 

Martxoak 28, larunbata: Lizebar arroila jaistera joan Oiloko bailarara. Arroil honen rapelik handienak 53 m. ditu. Jeitsierak 2 ordu inguru irauten du. Arroila berez lehorra da, gutxitan edukitzen du ura.

Martxoak 29, igandea: Diablozulo arroila egin, Monreal herrian dago Iruñeatik gertu. Arroil honek 22 rapel ditu eta haundiena 27 m.-koa da. Jeitsierak 5 ordu irauten du.

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa. Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.

Oargin materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna martxoak 26 osteguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!