2015/11/07 - 2015/11/08 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Saioa mendia.

Larunbata 7, Tolosatik atera eta Almandoz herrira joan, han kotxeak utzi eta oinez hasi. GR-65 hartu San Blazko benta aldera hau pasa eta gero Ermitako lepora iritsi, han GR-12 hartu eta Gartzaga eta Okolin tontorrak pasa eta gero Saioara iritsi. Ibilbide zirkularra izango da beraz Ekaitza tontor aldera jaitsi gero Abartan mendi aldera joateko, Berroeta herrira jaitsi eta hemendik berriro Almandoz herrira, han kotxeak hartu eta Elizondon dagoen Kortarixar aterpera joan han gaua pasatzeko. Buelta guztia 6-8 ordukoa izango da.

Igandea 8, zaldian ibiltzera joan Ordoki Zalditegira, pare bat ordu.

Azken eguna apuntatzeko azaroaren 2a izango da.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbide elektronikoan.

Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!