Kalean aulkiak jarriz hasi dute Hirukiden Giza Eskubideen Astea

Tolosaldeko Ataria 2015ko urt. 26a, 21:01

Hirukide ikastetxeak Berradiskidetzerantz lelopean antolatu du Giza Eskubideen Astea. Hasiera gaur goizean eman diote, aulkiak jarriz Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekuaren hasieran. Xabi Gomez Hirukideko irakasleak eman du astearen berri:

 

Xabi Gomez irakasleak azaldu duenez, «familiek ekarritako aulki zaharrak zaharberrizten aritu dira DBHko ikasle batzuk, giza eskubideen ideia kontuan hartuta. Kalean jarri ditugu sinbolismo horrekin, hau da, arazoak konpontzeko mahaiaren inguruan denok dutela lekua». Bi astetan zehar izango dira aulki horiek ikusgai kalean.

Egitaraua

OTSAILAREN 5A ARTE
Giza Eskubideen Astearen berri emateko Tolosako Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekuaren hasieran margotuta aulkiak jarri dituzte ikale eta irakasleek.
URTARRILAK 29, OSTEGUNA
18:30. Mahai ingurua Tolosako Kultur etxean Kartzela. Bergizarteratzea ala zigorra? izenburupean. Rafa Sainz de Rozas (Arartekoaren aholkularia), Mikel Mazkiaran (SOS arrazakeria) ,Martin Iriberri (Loiola etxea) eta Blanca Ester Iriarte (Jesusen alaba) izango dira parte hartzaileak.
OTSAILAK 5, OSTEGUNA
18:30. Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain ohiaren hitzaldia Topic-en, Berradiskidetzerako hezi izenburupean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!