Kubako ahozko kontakizunaren tradizioa, Amarotzen

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko ots. 28a, 16:32
Aldo Mendez ikasleez inguratuta, Amarozko auzo etxean

Atzo hasi zen Ahoz Aho jaialdia. Ekitaldi gehienak martxoaren 12tik aurrera izango dira, baina asteburu honetan ere bada zer ikasia. Gaur bertan, 20:00ak arte, Kubako Aldo Mendezen ikastaroa dago Amarozko auzo etxean. Ahozko kontakizun ikastaro trinkoa egiten ari dira bertan bildutakoak, eta ondoren, 22:00etan emanaldia eskainiko du kubatarrak, leku berean. Ikastaroak bihar izango du jarraipena.

Intujai Taldeak antolatzen duen Ahoz Aho jaialdia atzo hasi zen, Azerbaijaneko Tarana Karimen eta Euskal Herriko Ibai Esoainen emanaldiarekin. Ahozkotasunaren jaialdia martxoaren 21ean amaituko da, eta iraun bitarte askotariko emanaldiak ikusi ahal izango dira Tolosan, "estilo tradizionaletik kontatzen dutenetik, zirkoa, txotxongiloak eta musika erabiltzen dutenera", esan du Intujaiko May Gorostiagak. Aurtengo berritasuna, hala ere, Japoniatik dator, Hiromi Yoshidak Rakugoa kontatzeko modu tradizionala euskaraz eskainiko baitu.

EGITARAUA AHOZ AHO 2015

 

 

 

Otsailak 28, gaur
22:00. Aldo Mendez (Kuba). Amarozko auzo-etxean, gaztelaniaz.
16:00-20:00. Ikastaroa Aldo Mendezekin (Kuba): Ahozko kontakizun ikastaro trinkoa. Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 1, bihar
10:00-14:00. Ikastaroa Aldo Mendezekin (Kuba). Ahozko kontakizun ikastaro trinkoa. Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 12, ostirala.
22:00. Hiromi Yoshida (Japonia) eta Axen Eskalada (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz.

Martxoak 13, larunbata.
22:00. Olga Zhecheva (Bulgaria). Amarozko auzo etxean, gaztelaniaz.

Martxoak 17, asteartea.
17:30. Aizkoa Olabarrieta (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 18, asteazkena.
16:00. Willo Arunategui (Kolonbia) eta Genis Lleoparte (Katalunia). HHIn, gaztelaniaz.
17:30. Odei Arregi (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 19, osteguna.
22:30. Willo Arunategui (Kolonbia) eta Genis Lleopart (Katalunia). Orbela tabernan, gaztelaniaz.

Martxoak 20, ostirala.
17:30. Itziar Saenz de Ojer eta Iñaki Agirrezabal (EH). Amarozko auzo etxean, euskaraz. Umeentzat.

Martxoak 21, larunbata.
11:30. Amaia Arriaran (EH). Bonberenean, euskaraz. Umeentzat.
17:00. Hitzaldia Willo Arunategirekin (Kolonbia). «Ahozkoa ez dena ahozkotasunean». Amarozko auzo etxean.
22:30. Ahozkotasunaren Gala Nagusia. Topic-en. Euskaraz eta gaztelaniaz, jaialdian parte hartutako artista ezberdinekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!