2015/06/23 17:00

Sanjoanak. Tolosa

Sanjoanak. Tolosa
Tolosa

17:00. Txistularien kalejira, antzinako erondabidetik barrena.

18:30. Jaien hasiera iragartzeko, suziri baten jaurtiketa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa.

18:30. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, "Tolosako Dultzaineroek" lagunduta, Plaza Zaharretik.

18:30. "Iraunkorrak" txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.

19:30. Bertso jaialdia Zerkausian: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Mikel Artola eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

20:00. Arrameleko San Joan kaperan bezperak eta konpletak.

22:00. San Joan sua piztuko da, Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. "San Joan" zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. Ondoren, "Hodeiertz"-ek kantatuko du.

23:00. Kontzertua Plaza Berrian "Silver" eta "Unsain Taldea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!