2015/06/20 11:30 - 12:45

Tolosaldeko sagardoen dastaketa

Tolosaldeko sagardoen dastaketa
Letxuga kalea. Txaparro sagardotegia, Tolosa

Tolosan ateak itxi zituen azken hiri-sagardotegia izan zen Txaparro, 1971.urtean. Xabier Garikano izango da sagardotegi horren hormen artean gertatutakoari hitzak jarriko dizkiona, Txotxik gabeko sagardotegien ezaugarriak... Sagardotegi zaharrean eta Xabier Kamiol enologoaren eskutik Tolosaldeko sei sagardo dastatzeko aukera izango da: Aburuza, Begiristain, Eguzkitza, Goikoetxea, Isastegi eta Zabala. Sagardoaren historia hiritar ezezaguna. 

Prezioa: 5 euro.

Erreserbak: 943 697 413 / tour@tolosaldea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!