2015/07/31 - 2015/08/02 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera (Europako Mendiak)

Oargi Mendi Elkartearen irteera (Europako Mendiak)
Tolosa

Uztailak 31, ostirala: Goizean goiz Tolosatik irten eta Europako Mendietan dagoen Fuente De-ra bidaiatu. Bertan teleferikoa hartu eta ondoren El Cable (1.834 m) izeneko gunetik Altaizeko meategietaraino joan oinez. Hemendik, Torre de Altaiz (2.335 m) mendira igo eta gero Pico de San Carlos-era (2.390 m). Ondoren meategietan vivac-a muntatu. 4 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Abuztuak 1, larunbata: Fuente Escondida (2.050m) izeneko lepotik igaroz Madejuno (2.517 m) mendiaren magalera zuzendu, eta III graduko zailtasuna duen diedro bat gainditu ostean, gailurrean iritsi. Bertatik Tiro Llago (2.567 m) tontorrera joan ertza eginez. Guztira, 800 metrokoa da ertzaren luzera eta bere zailtasuna III+/Iv- gradukoa. Nahi duenak aukera izango du Madejuno igo Gabe, honen magaletik Cabaña Veronicara joan eta bertatik Torre de los Horcados Rojos (2.562 m) gailurra igotzea. Berriro ere denak vivac-ean elkartu bertan gaua pasatzeko. 8 – 9 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Abuztuak 2, igandea: La Vueltonatik (1.960 m) zehar Horcados Rojos lepora (2.344 m) ailegatu, eta hemendik Tesorero (2.570 m) mendira igo. Itzuleran, berriro ere Altaizeko meategietatik igaro eta teleferikora joan Fuente De-ra jaisteko. Autoak hartu eta Tolosara itzuliko gara. 7 orduko buelta izango da.

Eraman beharreko materiala: eskaladako materiala, kanpin denda, lo zakua, esterila, hornilloa, 2 gosari eta 2 afari egiteko jana, frontala.

Oharra: Ur gutxi dago, beraz ura nondik hartu bilatu beharko da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 27 astelehena.

Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!