Arkitekturaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta DOCOMOMO elkarteak Tolosan ospatu du efemerideak. Besteak beste, Beotibar kafetegiak eta frontoiak osatzen duten espazioa izan dute aztergai, adituek diotenez, erreferentzia bat baita Gipuzkoako arkitekturaren historian. Ondoren, plaka bat ezarri dute eraikinaren kanpoaldean, QR kode batekin: herritarrek kode horren bitartez gehiago jakin ahal izango dute Gregorio Azpiazuk diseinaturiko eraikinaz.
Aipatzekoa da, aurten Creative Commons Jaialdiko Arkitektura atalerako aukeratu duten gaia euskal pilota dela, eta frontoiak aztertzen dabiltzala, kultur ondare moduan.