'Amama'ren estreinaldia, urriko zine eskaintzen artean

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 10a, 12:04

Leidor aretoko leihatilan eskuragarri dira, jada, zine bonoak, 13:00era bitarte; zine emanaldi bakoitzaren aurretik ere erosi ahal izango dira.

Hilabete berria eta zine eskaintza berria. Tolosako udazkenak Leidor bete du eta, musikaz nahiz antzerkiz antzokia epeltzen duten bezala, herritarrek fideltasuna diote zine bonoari. Urriko eskaintza tentagarri dator, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko aleren batez gozatzeko aukera izango baita: Asier Altunaren Amama filma ikusgai izango da datorren astean. Horrekin batera, Un día perfecto, Felices 140, Irrational man, Yo, el y Raquel, Princesa, Heimat: la otra tierra, Una chica vuelve a casa sola de noche, Papusza, El desconocido eta El coro ikusi ahal izango dira urrian barrena. Gainera, aipatzekoa da zeinu hizkuntzan egindako zine jaialdia ere urriarne 24an izango dela, eta horren harira, The Tribe eta Kitchen Sink ikusgai izango dira, Topic zentroko antzokian. Azkenik, haurrrentzako filmak Campanilla y la leyenda de la bestia, Asterix eta jainkoen egoitza, Los Minions, Magiaren etxea eta Pinocho y su amiga coco izango dira.

Hona hemen hilabete honetako zine egitarauko trailerrak:

Un día perfecto Felices 140 Campanilla y la leyenda de la bestia Asterix eta jainkoen egoitza Princesa Amama Magiaren etxea Heimat: la otra tierra The Tribe Irrational man Los Minios Yo, el y Raquel Una chica vuelve a casa sola de noche El desconocido Pinocho y su amiga Coco El coro Papusza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!