2015/10/28 09:00 - 13:00

IKT Astea. Informatizatu zure negozioa doako tresnekin

IKT Astea. Informatizatu zure negozioa doako tresnekin
Lehiberri Zentroa, Tolosa

Software libreak eta kode irekiko softwareak, gaur egun, software komertzialaren alternatiba bat dira. Momentu honetan, merkatuan dauden software motei eta erabiltzeko lizentzietan dituzten ezberdintasunei errepaso bat egingo diegu. Era berean, tailer honetan negozio eta enpresa txikietan erabiltzeko doako aplikazioak erakutsiko dira. Bakoitzaren funtzionalitate nagusiak azpimarratuko dira, baita alternatiba ezberdinak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!