2015/11/10 19:30

Memoriaren Eguna. Bizikidetzarako testigantzak

Topic, Tolosa

Bizikidetza Foroak antolatuta. Foroak hausnarketarako esparru ireki bat eskaini nahi du, non biktima desberdinen testigantzak entzuteko aukera izango den.

Saioa bi zatitan banatuko da:

- “Reconciliación” Juan Mari Uriarteren liburuan oinarrituriko Fermin Aioren filmearen emanaldia. 

- Tolosako testigantzak: Maixabel Lasa eta Gerardo Arin izango dira. Pili Zabalak eta Josemi Gómez Elosegik euren testigantzak grabatuak utzi dizkigute. Moderatzailea: Iker Uson

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!