2015/11/22 12:00

Santa Zezilia Eguna

Santa Zezilia Eguna
Leidor antzokia, Tolosa

12:00. Tolosako Musika Banda.

Musika Eskolako Dultzaina Taldeak Jota Agirretxe, Santxorro, La Platja Llarga Habanera eta Mauleko Jaiak Bals eskainiko dituzte Joxe Manuel Agirreren zuzendaritzapean. Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik Itxastak eta Soka Dantza izango dira entzungai Iñaki Letamendiaren gidaritzapean. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak berriz, Xalbadorrean Heriotzean - Txoriak Txori eta La útlima noche y noche de reyes eskainiko dituzte Isidro Larrañagaren zuzendaritzapean. Azkenik, Tolosako Musika Bandak Benny Goodman Memories eta Mexican Pictures obrak estreinatuko ditu lehenengo aldiz jendaurrean, Enrike Arostegiren gidaritzapean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!