Asteartita 2016

Erasotzaileei, «kanpora»

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 9a, 19:57

Tolosako Bilgune Feministak deituta eta Tolosako Udalak deialdiarekin bat eginik, atzo 19:00etan, jende ugari bildu zen Trianguloan, igandean Tolosako Alde Zaharreko taberna batean emakume batek izandako sexu-erasoa salatzeko.

Bildurikoak mozorroak jantzita, aterkiak irekita, euritik babestuz ozen adierazi zuten zabaldu beharreko mezua: «Erasoen aurrean autodefentsa feminista. Erasotzaileak kanpora». Honela, erasoa jasandako emakumeari elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan zioten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!