2016/02/13 11:00 - 13:00

Erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia, Podemosen eskutik

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Nagua Alba, Santi Eraso eta Roberto Uriarte izango dira hizlariak, eta kultur etxean egingo dute saioa, Carmen Saldoren gidaritzapean. Erabakitzeko eskubidearen inguruko ikuspuntu desberdinak plazaratzea da Podemosen helburua eta, hizlariek beren ekarpena egin eta gero, bertaratuek ere beren iritzia eskaintzeko aukera izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!