2016/03/20 08:00

Belkoin mendira eta sagardotegira

Belkoin mendira eta sagardotegira
Tolosa

Belkoain mendi ingurura irteera antolatu du Oargi mendi taldeak, martxoaren 20rako.

08:00etan Andoaingo gurutze gorriaren postutik aterako dira, zubia igaro eta pista batetik gora Belkoain mendira igotzeko bidea hartu arte. Baso batean ibiliko dira, 400 metroko desnibela igoz bidegurutze batera iritsi arte, bertan ehizeko postuetatik igarotzen den bide bat hartuko da, Zarateko benta markatzen duen bidegurutzerarte. Zaratera iritsi gabe, Atzulondoko burdinola adierazten duen lekura iritsi, burdinolaren aztarnak ikustera jaitsi eta ondoren Garate baserrira doan bidea hartuko da. Bertatik beste bide bat hartuz berriztatutako karobi batetik igaro eta hemendik Aitzbeltzeko telegrafoaren dorrera. Bide beretik itzuliko eta Belkoainera (488m) igotzen den bidea hartuko da. Igo garen bidetik itzuliko gara Andoainera.

Ibilbidea 14 kilometro ingurokoa da, eta 4 ordu.

Ondoren Andoaingo Gaztañaga sagardotegian bazkaltzeko aukera egongo da. 20 pertsonentzako lekua gorde da. 28-32 euro inguru kostako da sagardotegia.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna martxoak 17, osteguna, izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!