2016/04/14 19:00

"Legearen eta Justiziaren erantzuna indarkeriaren aurrean. Denak balio al du?"

"Legearen eta Justiziaren erantzuna indarkeriaren aurrean. Denak balio al du?"
Tolosako Pleno Aretoa, Tolosa

Tolosako Bizikidetza Foroak mahai-ingurua antolatu du. Elkarrekin bizikidetza egokiagoa eraikitzea, gai konplexuen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa zintzoak ahalbidetzea suposatzen du. Oraingoan, ezagutza eta eskarmentu zabala eta sakona duten hiru hizlari izango dira mintza lagun:

- Carmen Lamarca, zuzenbide Penalean katedraduna eta egun Carlos III. Unibertsitateko irakaslea

- Jose Ricardo de Prada, Auzitegi Nazionaleko Zigor-Aretoko magistratua

- Iñigo Iruin, abokatua.

Moderatzailea:  Garbiñe Biurrun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!