2016/05/15 07:30

Bedaioko Mendi Martxa

Bedaioko Mendi Martxa
Frontoia, Tolosa

2016ko Bedaioko Mendi Martxak bi ibilbide izango ditu: luzea eta motza.

Luzea: XIV Orduetan parte hartuko duten mendizaleei begira 31,6kilometrotakoa izango da. Artubi (1262m) Tolosako mendi gailurrena ibilbideko puntu altuena izanik, eta orotara 1800 metroko desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa eta mendi pistak ditu ibilbide nagusiak. 07:30ean hasiko da. 5 kontrol gune izango ditu: Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina-Bedaio.

Motza: Familietan pentsaturik, mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) 16 kilometroko ibilbidea igaroko dute beti ere nagusi bat lagun dutelarik. 08:00etan hasiko da. 3 kontrol gune izango ditu: Zarate-Jazkugaina-Bedaio.

Izen ematea: apirilak 22tik maiatzak 12ra, mendimartxa@bedaio.com helbide elektronikora idatziz.10 euro ordaindu beharko da. (14 urtetik behera doan).

Antolatzailea: Bedaioko Artubi kultur elkartea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!