Tolosaldeko 3 Tontorrak 2016

Larunbatean, T3Tko ibilbidea ezagutzeko lehen saioa

Tolosaldeko Ataria 2016ko api. 26a, 16:35

Ibilbidearen lehen zatia egingo dute larunbatean. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Berazubi estadioaren sarrera nagusitik. 

Tolosa-Hernio-Irura-Anoeta-Tolosa izango da lehen saio honetako ibilbidea. 25 kilometro ingurukoa da. Maiatzaren 14an, berriz, bigarren saio bat egingo dute. Egun horretan distantzia antzekoa duen Tolosa-Uzturre-Elduain-Leaburu-Tolosa izango da ezagutuko duten ibilbidea. Saioak amaitzean, dutxatzeko aukera izango da.

Bestalde, ezagutzen ari da pixkanaka proban parte hartuko duten korrikalari entzutetsuen zerrenda. Besteak beste, Euskal Selekzioko kide diren Javi Dominguez, Imanol Aleson, Iokin Garai eta Jone Urkizuk baieztatu dute parte hartuko dutela. Oihana Kortazar ere, pasa den urteko irabazlea, irteeran izango da. 

Izen-ematea zabalik da, 40 euroren truke. Igandetik aurrera, maiatzaren 1etik aurrera, 50 eurokoa izango da prezioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!