2016/05/05 19:00

Zientzia, Berdintasuna eta Kultura, hitzaldia

Zientzia, Berdintasuna eta Kultura, hitzaldia
Topic, Tolosa

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Pedro Miguel Etxenike fisikako katedradunak eskainiko dute hitzaldia. Zientzia, berdintasuna eta kulturaren inguruan hitz egingo dute.

Hitzaldia Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, eta Olatz Peonek, Tolosako Alkateak aurkeztuko dute.

"Hitzaldia aukera paregabea izango da ezagutzak zabaltzeko eta hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko: ezagutza zientifikoen hedapena, ezagutza hauetara iristeko aukera-berdintasuna, berrikuntza- helburuarekiko konpromiso soziala eta aldaketa teknologikoek euskal gizarteari dakarzkioten erronkak".

Sarrera libre da tokia bete arte, baina parte-hartzea egiaztatzea gomendatzen da:

http://agirrecenter.us3.list-manage.com/subscribe?u=a82c443bf9b9c7e404046f936&id=5c7e8ab423

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!