2016/05/07 08:00

Oargiren irteera Txindora

Oargiren irteera Txindora
Usabal kiroldegia, Tolosa

Txindokiko mendebaldeko ertza igoko dute Oargik Mendi Taldeak antolatutako irteeran, Larraitzetik abiatuta.

Guztira 4 edo 5 ordu iraungo du irteerak eta eskalatu behar den pasu zailena IV+ zailtasunekoa da.

Eraman beharreko materiala: Eskaladako arnesa, aseguratzeko zesta bat, kaskoa, bileratan lotzeko kaboa.

Izena emateko deitu 688698642 telefono zenbakira edo info@oargi.org emailera idatzi. Izena emateko azken eguna maiatzak 5.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!