2016/07/09 13:30

Tolosako Babarrunaren Kofradia, errelebo ekitaldia

Tolosako Babarrunaren Kofradia, errelebo ekitaldia
Tolosako Pleno Aretoa, Tolosa

Ekitaldi ofiziala antolatu da Maisu Handia eta kide berriak izendatzeko. Bertan izango dira, Olatz Peon Tolosako alkatea; Nerea Letamendia, Merkataritza, Feria eta Turismo zinegotzia; orain arteko Maisu Handia izan den José Miguel Gómez; Maisu Handia izango den Imanol Zubelzu; Juan Manuel Garmendia, FECOGAko presidentea; eta gainerako kideak.

Kofradiak belaunaldi berriaren aldaketaren berri emango du, eta lekukoa Maisu Handi berriari emango dio. Segidan, Imanol Zubelzuk Tolosako Babarrunaren Kofradiako irudi berria azalduko du, urtean zehar egingo diren ekintzen berri eman, eta kofradiaren etorkizuneko helburuak zein diren jakinaraziko du. Ekitaldia ordu erdikoa izatea aurreikusten da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!