2016/07/16 - 2016/07/17 06:00

Mendi txangoa

Mendi txangoa
Tolosa

Alpino Uzturrek antolatu du txangoa. Larunbatean zehar, Literola - Tuca de Estos (2.531m) - Estos Aterpea. Iraupena 5 ordukoa izango da. Irteera San Frantzisko pasealekutik izango da.

Mendi txangoa Literolan hasi eta Estós aterpean bukatuko da. Bertan, dutxatu, afaldu, lo eta gosaldu egingo dugu (pentsio erdia). Beraz, motxila handia eraman behar da.

Igandean zehar, Estos aterpea - Ibon de Gias - Clarabide (3.020 m)- Lac Clarabide - Pont de Prat. Iraupena 9 ordukoa izango da.
 
Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 65 euro.
 
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!