2016/09/26 - 2016/10/03 00:00

Frantziako Pirinioetara, Oargirekin

Frantziako Pirinioetara, Oargirekin
Tolosa

Frantziako Pirinioetara irteera antolatu du Oargi Mendi Taldeak, urriaren 7, 8 eta 9rako.

Urriak 7, ostirala: Goizean Tolosatik aterako eta Granges d’Astauraino joango dira. Hortik hasiko dira ibiltzen eta Espingoko aterpera igoko dira. Aterpera iristeko 2:30 inguru beharko da 900 metroko desnibela igotzeko.

Urriak 8, larunbata: Aterpetik Lac Glacera doan bidea hartuko eta lakura iritsi aurretik eskuinera desbideratuko dira Spijeoles mendira igotzeko. 1200 metroko desnibela dago aterpetik eta 3:30ko igoera. Berriro ere Espingoko aterpera itzuliko dira lo egitera.

Urriak 9, igandea: Grand Quayrat mendira igoko dugu, aterpetik 3:30ko igoera dago eta 1150 metroko desnibela. Ondoren, berriro kotxeetara itzuliko dira Tolosara bueltatzeko.

Aurreko egunetan egiten duen eguraldiaren arabera informatuko dute eraman beharreko materialaz.

Izena emateko 688698642 telefono zenbakian edo info@oargi.org, azken eguna: urriak 3 astelehena.

Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:3035 0028 11 0281141038 (Euskadiko Kutxa).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!