Dianak esnatzen gaitu

Tolosaldeko Ataria 2023ko ots. 19a, 06:59

1988. urteko Dianaren irudi bat.

Dianak herritar asko biltzen ditu gaur egun, baina ez da beti horrela izan. 1946an galtzeko zorian egon zen.

Musika Bandako zuzendaria Felipe Bernad tuterarra zen  eta ez zuen batere gogorik. Gainera, oso jende gutxi joaten zen Dianan salto egitera. Paquito Alustiza zinegotziak eman zuen Diana egiteko baimena, nahiz eta bertan behera utzi, eta Javier Bello Portu eta beste batzuk musikarien bila joan ziren etxez etxe, Diana egiteko. Eta egin zen. Handik urte gutxira indartzen joan zen gaur egungo itxura hartu arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!