Iritsi dira Errege Magoak

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 5a, 12:46

Hiru Errege Magoak Tolosako Gure Zirkuaren karpan izan dira goizean, haur eta gazteen gutunak jasotzen. Arratsaldeko desfilea egitea erabaki dute azkenean.

Arratsalderako euri asko iragarri dute eta hori dela eta, hainbat herritako Errege Magoen desfileetan aldaketak iragarri dituzte; Tolosako  desfilea egitea erabaki dute azkenean parte hartzaileek. 18:30ean ekingo diote ibilbideari. Anoetan, berriz elizaren portikoan egongo dira Errege Magoak, Amezketan Larrunarri pilotalekuan eta Alegian udaletxean egongo dira.

Errege Magoak herriz herri
  • Irura: 18:00etan hasiko da kalejira eta ondoren, San Migel plazan gozokiak banatuko dizkiete ume guztiei.
  • Alegia: 18:00etan iritsiko dira Errege Magoak plazara.
  • Amezketa: 18:00etan elkartuko dira plazan eta Larrunarri pilotalekura joango dira.
  • Berrobi: 18:00etan aterako dira Errege Magoak Erroizpe aldetik.
  • Asteasu: 18:30ean izango da Errege Magoen desfilea.
  • Berastegi: 18:30ean iritsiko dira Erregeak plazara.
  • Amasa-Villabona: 18:30ean aterako Erregeak Amasatik.
  • Anoeta: Errege Magoak elizaren portikoan izango dira 18:30etik aurrera.
  • Bidania-Goiatz: 18:30ean aterako dira Errege Magoak Hernio ingurutik. Bengoetxe baserrira jaitsi eta Bidaniko plaza zeharkatu ondoren frontoian egingo diete ongi etorria. Bertan, taloak, gaztainak, edaria egongo dira.
  • Tolosa: 18:30ean hasiko da Errege Magoen desfilea, kalez kale.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!