2024/03/16 19:00

Korrika kulturala

Korrika kulturala
Leidor antzokia, Tolosa

'Badon'. Opera postdramatiko bat bost koadrotan.

Badon* proiektua diziplinarteko hausnarketa artistiko eta sorkuntza kolektiborako sormen laborategia da. Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztu du bidea, artista garaikide desberdinek, diziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz.

Badon*en xedea genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea da. Horretarako, bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen mundua edo agertokia asmatuko ditu, espekulazioa eta jolasaren bitartez.

Opera garaikidea dugu Badon*, antzerki postdramatikoko kodeetan oinarritutakoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!