Karrozek eta konpartsek kolorez jantzi dute Tolosa

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 11a, 17:01

Karroza eta konpartsek hartu dituzte Tolosako kaleak gaur goizean. Udalarekin izan dituzten desadostasunengatik, bi orduko geldialdia egin dute zenbait karrozek.

Zaldunita eguna da gaur Tolosan. Mozorrotuta atera dira kalera tolosarrak eta karrozek eta konpartsek azkeneko asteotan egindako lana erakutsi dute. Muntai handiak jarri dituzte San Frantzisko ibiltokian eta Rondilla kalean.

Karrozetako kideek gaur adierazi dute nekatuta daudela, euren ustez udalak garrantzirik ematen ez dietelako. "Datorren urterako pabiloirik ez dugu eta karrozen gunea txikitu dute. Ez gaituzte inauteriaren zati garrantzitsutzat hartzen". Karrozak ere inauteriaren parte direla aldarrikatu dute bertan atera diren zenbait kidek eta galdera luzatu dute: "Noiz emango digute merezi dugun tratua?".

Egoera honen aurrean, San Frantzisko ibiltokian zeuden zenbait karrozek bi orduko geldialdia egin dute. Tarte horretan ez dute ez dantzarik egin, ez musikarik jarri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!