Bakio-Garbola-Sukarrieta mendi irteera antolatu du Alpino Uzturrek

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 11a, 13:16

Martxoaren 17an izango da ibilaldia.

Bizkaiko eta Euskal Herriko kostaldeko leku politenetako batetik izango da ibilaldia, Gaztelugatxe eta Urdaibai lotzen baitu. Altuera handirik ez duten Burgoa (451 m.), Garbola (477 m.) eta Katillotxu (336 m.) mendiak igoko dira, Sollubeko mendatetik pasatuz Sukarrietan bukatzeko. Ikuspegi ederrak eta eukalipto basoak izango dira nagusi txangoan zehar. 18,3 kilometro izango ditu ibilbideak, 846 metroko desnibel positiboa eta 871 metroko desnibel negatiboa, eta bost ordu eta erdi inguru iraungo duela espero dute antolatzaileek.

Irteera 07:30ean izango da San Frantziskotik. Autobusa bazkideek 13 euro, eta ez bazkideek 15 euro ordainduko dute. Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidera oharra bidaliz edota 747456014 zenbakira deituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!