Lander Lasak erretiroa hartuko du bihar

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 18:53
Argazkia: TAKE

EBA mailako Redline Mekanika TAKE saskibaloi taldeak denboraldiko azken partida jokatuko du bihar Usabal kiroldegian, 19:00etan hasita.

Denboraldiko azken partida jokatzearekin batera, Lander Lasak erretiroa hartuko du bihar. EBA mailako Redline Mekanika TAKE taldeak Usabalen jokatuko du partida, 19:00etan hasita, Gipuzkoa Basket Easo taldearen aurka.

TAKEn zein saskibaloi munduan ibilbide oparoa izan du Lasak. 1996an saskibaloian hasi zenetik, hainbat klubetan aritu da urte hauetan zehar. TAKEn aritzeaz gain, 2005ean profesional mailara salto egin eta Atletico San Sebastian, Burgos, Iraurgi, Oviedo eta Gipuzkoa Basketen ere egin ditu urteak, berriz ere 2017an Tolosako klubera bueltatu zen arte.

Klubetik zaleei dei egin diete partidara joateko taldea animatzera, «garaipena eskuratu, eta festa giroan Lander agurtzeko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!