Bi gurpilen gaineko lehia

Leyre Carrasco 2024ko api. 14a, 14:56

Tolosako Bideak Bike Eskolak antolatutako Gipuzkoako Trialsin txapelketa jokatu da goizean, Tolosako Usabal kiroldegiaren trial zelaian, eta dagoeneko sariak banatu dituzte.

2018 izan zen azkenekoz Gipuzkoako Trialsin txapelketa Tolosan, eta sei urteren ostean berreskuratzea lortu dutela kontatu du Irene Caminos antolatzaileak: «Pandemia eta  Usabalgo txoko honetan egin diren obren eraginez, ezin izan genuen txapelketa berriro antolatu, baina aurten berriro ekartzea lortu dugu».

Orotara 42 parte hartzaile izan dira aurtengo Gipuzkoako Trialsin txapelketan, eta Caminosek pozez hartu du parte hartzaile kopurua. «Zorte handia izan dugu Gipuzkoa mailan Triala egiten dugun lagun gutxi garelako, baita Euskal Herria mailan ere», azaldu du. Parte hartzaile horietatik, Tolosako Bideak Bike Eskolako 12 ikasle izan dira tartean. Gainontzeko parte hartzaileak Gipuzkoako zenbait herrietatik eta Gijon eta Kantabriako herrietatik ere etorri dira. 

Infantilen kategoriakoek eman diote 10:00etan hasiera txapelketari. Oscar Blanco izan da irabazle, 550 punturekin. Kadeteen txanda izan da ondoren, eta bertan, Marco Andoni eta Eroc Escalada izan dira irabazleak, 420 punturekin. Juniorretan, berriz, Hodei Martinek eman du garaipena (390 puntu) eta elite mailan Mikel Azconak eta Gorka Merinok, 490 punturekin. 

SAILKAPENAK

Infantil

  1. Oscar Blanco 550p
  2. Izai Txasco 510p
  3. Bruno González 180p
  4. Ioritz Aurrekoetxea 140
  5. ⁠Jon Arozena -250p
  6. Aimar Ardibide -240p

Kadete

  1. Marco Andoni 420p
  2. Eric Escalada 420p
  3. ⁠Mikel Giménez 220p

Junior

  1. Hodei Martin 390p
  2. ⁠Irene Caminos 380p
  3. Aner Garcia 300p

Elite

  1. Mikel Azcona 490p
  2. ⁠Gorka Merino 490p
  3. Travis Asenjo 440p
  4. Diego Garrues 410p
  5. David Chocarro 290p
  6. Beñat Segurola 270p
  7. Álvaro Giménez 250p
  8. Xabier Valverde 240p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!