Samaniegoren mende erdia ospatzeko festa

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 24a, 07:58
Urteurreneko abestiaren eta bideokliparen aurkezpena egin zuten Leidorren, urtarrilean.

Larunbatean ospakizun eguna izango du Tolosako ikastetxe publikoko komunitateak; kalejira, tailerrak eta musika izango dira.

Samaniego Herri Ikastetxeak 50 urte betetzen ditu, eta mende erdia modu berezian ari dira ospatzen. Urtarrilean, esaterako, Nikotina (Jon Tolosa), Juantxo Arakama (Juan Arakama) eta Ayvee (Andrea Vitoria) abeslari eta ikasle ohiek egindako abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Larunbat honetan izango dute urteurreneko ekitaldi nagusia, Tolosako hainbat txokotan.

Arratsaldean hasiko da festa, Larramenditik abiatuko den kalejirarekin. Rondilla kalean Erraldoiak batuko dira, eta Solana kalean dantza egingo dute. Zerkausian kokatuko da ondoren festa, eta bertan askotariko tailerrak izango dira. Ander Malbadi musikariak gidatuko du ekitaldia, eta Samaniego ikastetxearekin zerikusia duten hainbat pertsona elkarrizketatuko ditu. Ibaian piragua ikuskizunaz gozatzeko tartea iritsiko da gero, eta hori amaituta, Plaza Berrira mugituko da festa. Jan-edana egongo da bertan, eta festa girotzeko musika izango da goizaldera arte. Samaniegotik herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera: «gure komunitate osoari zuzendutako festa izango da, baina, herritar guztiei irekita egongo da».

  • EGITARAUA
    • 15:30. Kalejira txarangarekin: Larramendi, Rondilla, bidean erraldoiekin elkartuko dira, Solana kalea. Erraldoiek dantza egingo dute bertan.
    • 16:30. Zerkausiko jaiaren hasiera: Zirkutailerra, arpegi margoketa, henna tailerra, ileko txirikordak, 
      slackline, mural margoketa, txapak egiteko tailerra. Mantto ere bertan izango da, eta denda ere jarriko dute.
    • 18:30. Denok ibaira begira piragua ikuskizuna.
    • 20:00. Plaza Berriko festari hasiera emango zaioa. Guraso elkartearen txozna egongo da, Goya harategiko hanburgesak eta Samaniegoko denda.
    • 20:00. Stepi Selektah.
    • 22:00. Nikotina eta lagunak.
    • 23:30. Little Martin Selectah.
Erlazionatuak

Konturatzerako, 50 urte!

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Mateo Orus api 24 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!