Atzo Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatutako Araba Euskaraz Master Serieseko finala eskuratu zuen Naroa Merino tolosarrak, Erika Mugartegirekin batera.Mugartegi bikain egokitu zen Gasteizko pilotalekura eta bere segurtasun eta erregulartasunak, Merino tolosarraren laguntzarekin, garaipenera eraman zuen. Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi izan zituzten aurkari. Erremate batzuk behartuta egin zituen Ortiz de Mendibilik eta errebote batzuk motz geratu zitzaizkion. 15-14 eta 11-5 egin ondoren, hirugarren setera joan zen finala eta azken tanto horietan, Arai Lejardi izan zen publikoa zutik jarri zuena, ikaragarrizko pilotak sartu baitzituen. Edonola ere, Mugartegi eta Merinorentzat izan zen garaipena, 5 eta 2ko emaitzarekin.