Julen Alberdik apustua kanaerdiko enborrekin hastea erabaki du. Vicente 60 ontzakoekin hasi da. Lehen lau enborrak bota ondoren, Txikia IV.ak 49 segundoko aldea ateratzen zion nafarrari. Baina apustua, okerrik pasa ezean, ia amaitutzat eman zitekeen Vicenteren alde. Azkoitiarra 45 ontzakoekin ari zen bitartean, Otxagabiakoa 60koekin ari baitzen lanean. Bosgarren enborrean neurriak aldatzea tokatu zaie biei, eta hor 30 segundoko aldeaz aurretik jarri da Vicente. Hortik aurrera aldea handitu besterik ez du egin txapeldunak. Tolosako zezen plazan jende ugari zegoen, baina apustua goizegi bukatu den sentsazioarekin geratu dira gehienak. Hala eta guztiz ere maila goreneko ikuskizuna eskaini dute bi aizkolariek.
Denborak:
- Lan erdietan: Vicente 22.06 / Txikia IV.a 26.13
- Amaieran: Vicente 51.05 / Txikia IV.a 1.01.32