Hondakinak

1.200 konpostagailu gehiago jarriko dituzte eskualdean 2014an

Iñigo Terradillos 2014ko ots. 13a, 12:30
Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak azaldu duenez, "apostu garrantzitsua" egiten ari dira konpostagailuetan, inbertsio handia eginez. Hala, egun eskualdean dauden 2.000 konpostagailuei beste 1.200 batuko zaizkie 2014an. "Egun ditugun konpostagailuekin 600 tona hondakin zabortegira ez bideratzea lortu dugu, eta aurten jarriko ditugunekin 1.000 tonara iritsiko gara". Konpostagailu horiek guztiak jarrita, 3.500 familiak konpostatuko dutela aurreikusi dute.

Hala, atez ateko bilketa sistema dagoen herrietan, organikoarekin bi aukera dituztela ere gogoratu du, konpostatzeko aukera ere badutelako. Landa eremuko herriak nabarmendu ditu Azkuek, horietan, urtearen erdialderako organiko osoa bertan kudeatzea lortuko dutela azpimarratuz: "19 herri ditugu eskualdean, eta gure apostua banakakoa nahiz auzokonpostarena izan da, organikorik gehiena bertan kudeatzeko". Datu orokorrei begiratuta, berriz, zabortegira bideratzen den hondakina %14 jeitsi dela adierazi du, eta "hori hein handi batean, konpostagailuei esker izan da".

Jexux Peñagarikano Ibarrako alkateak azaldu duenez, hondakin bilketa sistema berria udaberrirako martxan izango da Ibarran. Konpostagailuei dagokienez, guztira zazpi gune jarriko dituzte, eta 250 familiak konpostatuko dute herrian urte bukaerarako.

Iñaki Errazkin Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak Tolosaldeak eginiko lana eskertu du, eta horrelako lanak eta emaitzek Gipuzkoan ezagutu ditugun zabortegi kutxakorrak ixteko unea dela erakusten dutela esan du.

Erlazionatuak

Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken urratsak

Ainhoa Oiartzabal - Naiara Roldan de Aranguiz 2013 urr 23 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!