Gure Esku Dago

Herri hedabideak elkarlanean, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea jorratzeko

Tolosaldeko Ataria 2014ko mai. 28a, 12:20
Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen garrantzitsua prestatzen ari gara.

Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak antolatutako giza katea, beraz, zuzenean jarraituko dugu herri ekimeneko hedabideotan.


Zer da denon artean eskainiko duguna?

  • Sare sozialetan jarraipen koordinatua.
  • Giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa.
  • Giza katea dokumentatuko dugu, argazkiz eta ikusentzunezko formatuetan, lurretik eta airetik.
  • Irrati bidez entzungo den eta webguneetan streaming bidez zuzeneko irudiekin hornituko dugun ikusentzunezko saioa.
  • Gauean ordubeteko telebista saioa egunak utzi duen onenaren laburpen gisa.
  • Denon artean grabatutako irudirik onenekin, bideo laburpena sarean zabaltzeko.


Nork hartuko dugu parte elkarlanean?

  • Ahotsa
  • Aiaraldea
  • Anboto
  • Argia
  • Arrosa sarea
  • Barren
  • Berria
  • Goiena
  • GoierriTB
  • Guaixe
  • Hamaika
  • Hitza
  • Hitzondo
  • Info7
  • Librean zuzenekoak
  • Naiz
  • Pil-Pilean aldizkaria
  • Piztu
  • Tolosaldeko Ataria
  • Tokikom
  • Topatu
  • 25 Geltokia

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!