Aste Santuko Argazki Lehiaketa

Jon Aizpuruak irabazi du lehiaketa

Tolosaldeko Ataria 2014ko mai. 28a, 17:22
Jon Aizpuruak irabazi du Aste Santuko Argazki Lehiaketa Zarautzen ateratako argazkiarekin. Bigarren Elene Mujikak egin du Brasilen ateratako irudiarekin, eta hirugarren Fernando Rojo Jerusalemengo argazkiarekin.

Jon Aizpuruak Araiako Legaire landetxean bi pertsonentzako asteburuko egonaldia irabazi du, Elene Mujikak Tolosako Botarri jatetxean bi pertsonentzako otordua eta Fernando Rojok  Larraitzeko Txindokiko Itzala parke tematikoan sarrera pare bat.

Erlazionatuak

Zortzi argazki finalistak

Tolosaldeko Ataria 2014 mai 21 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!