Herniora elkarrekin joateko deialdia egin du Bai Euskal Herriarik

Asier Imaz 2014ko ira. 16a, 10:47

Bai Euskal Herriak igande honetarako mendi martxa antolatu du. Herniora elkarrekin joateko deia egin dute, ondoren, 12:00etan, tontorrean ekitaldia egiteko asmoz.

Euskal Herria nazioa gara lelopean ikurrinekin joatea eskatu dute. Hitzordua 09:00etan jarri dute Anoetako plazan. Aiako Iturriozetik ere joango dira herritarrak, bertan ere hitzordua jarri baitute, 10:00etan.
Iraileko igandeetan Herniora eta Zelatunera joateko ohitura dago, bertan erromeria egiten baita. Irailaren 21ekoa hirugarren jaia izango da. Joaterik ez duenak, oraindik beste aukera bat izango du, hilaren 28an hain zuzen ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!