Gazte Abertzaleak: "Zulo Beltzak ezkutatu nahian, zuloan behera goaz"

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 23a, 18:42

Gazte Abertzaleak-ek oharra bidali du ondokoa adieraziz:

"Eusko Jaurlaritzako buru Iñigo Urkullu Mexikora bidean dago orain, baina Gazte Abertzaleaken ustez, hobe luke Persiarantza joatea, bi arrazoiengatik:
 
Batetik, Persian egiten baitituzte alfonbra magikoak. Eta horrelako handi handi baten beharra du Urkulluk AHTko lanetan egiten ari diren sarraski guztiak estaltzeko. Baina tamalez alfonbra horrek ez luke Hernialden agertu zen zulo beltz izugarria tapatuko, ez baitago alfonbrarik bere lotsagabekeria baino handiagorik.
 
Zulotzarra orain bi aste egin bazuten ere, Eusko Jaurlaritzak estali nahi izan du. Nola demontre estali baina, 3.000 metro karratuko lur jarioa izan duen zuloa?
 
Bestetik, merkeagoa irteten delako bidaia, baina segurtasun aldetik kontuz ibiltzekoa. AHTaren lanak bezalako egoera hain zuzen. Arazoei aurre egin ordez, isildu, estali, eta azkar eta narras egiten dute kudeaketa guztia inor ez enteratzeko. Hain da horrela, orain bi aste jazo bazen ere gertakaria, Hernialdeko alkatea egun batzuk pasa eta gero ohartarazi zuten zuloaren inguruan. Zer segurtasun ematen dio horrek langileei? Zer lasaitasun bertako biztanleei? Zer konfiantza horrelako txapuza bat ezkutatu nahi duen gobernua duen herriari?

Urkullu jauna, zulo beltzik ez dugu nahi gure herrian: ez lurrean, ez kudeaketan, are gutxiago herritarrei ematen zaigun informazioan. Alfonbra magikorik ez da existitzen Lehendakari. Ohartu zaitezte behingoz Abiadura Handiko Trenak gure lurra, segurtasuna eta poltsikoak zulatu besterik egiten ez dituela. Utz ezazue behingoz alfonbra magikoaren kontuak.Oinak lurrean izanik, gure gizarteak bizi duen errealitate sozial eta ekonomikoari beha eta ohartuko zarete kohesioa zulo beltzaren mugan jarri duzuela.Murrizketek, Urkullu jauna, ez dute zuloa murrizten, azkartu baizik. Hau da nahi duzuen abiadura gure herriaren etorkizunarentzat?"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!