Uholde arriskua dago eskualdean

Tolosaldeko Ataria 2015ko urt. 30a, 22:38

Euria eta haizea dira gaurko protagonistak. Eguraldi iragarpenek diote euria etengabe eta ugari egingo duela eta litro dezente pilatuko direla. Herrizaingo sailak abisu laranja ezarri du, eta erreka ondoetan autoa ez uzteko eskatu du. Eskualdean ere errekak gainezka daude, irudietan, Tolosa, Villabona, Zizurkil eta Alegia inguruak ikusi daitezke.

Villabonan, Donostiatik herrirako sarbidea erabat itxi dute. Bestalde, uholde arriskua dela-eta, Aljibe Gauak-eko saioa, Aljibetik Gurea aretora lekualdatu da. 22:30ean hasi da saioa, eta bertan Joxe Ramon eta Urki Galarraga txiste kontalariak, eta Anje Duhalderen emanaldi akustikoa izan dira.

Atarikideak argazkiak bidaltzen hasi dira, egoerak arriskutsutik duen bezala, bai baitu ikusgarritik ere.

Erlazionatuak

Arazoak, egoera egonkortu bada ere

Tolosaldeko Ataria 2015 urt 31 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!