Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Unai Mendizabal sailkapenaren erdian kokatu da

I. Garcia Landa 2015ko ira. 28a, 11:28
Unai Mendizabal, hirugarrena azkerretik, Azpeitiko saioan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, Mendizabal zizurkildarrak bosgarren egin du Azpeitiko saioan, 424 puntu eskuratuz; Mikel Artola alegiarrak hirugarren egin du Lasarte-Oriakoan, baina 415 puntu jaso ditu.

Mikel Artola, eserita daudenetatik hirugarrena ezkerretik, Lasarte-Oriako saioan.

Final zortzirenetako beste bi saio izan dira asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta bakoitzean eskualdeko bi bertsolari aritu dira. Unai Mendizabal zizurkildarrak bosgarren egin zuen bere saioan, Azpeitian, eta 424 puntu eskuratu zituen. Mikel Artola alegiarrak postu hobea lortu zuen Lasarte-Oriako saioan, hirugarren amaitu baitzuen, baina aurrera egiteko benetan balio dutenak puntuak dira, eta 415 puntu eskuratu zituen.

Kontuak horrela, eta final zortzirenetako sei saioetatik hiru egin direla ikusirik, hau da, 18 bertsolarik parte hartu dutela dagoeneko, Mendizabal sailkapenean bederatzigarren dago, eta Mikel Artola hamalaugarren. Beasainen egindako lehen saioan Beñat Iguaran amasarrak eta Haritz Mujika asteasuarrak parte hartu zuten. Iguaranek 420 puntu eskuratu zituen, eta egun 11. postuan dago sailkapenean. Mujikak 409 puntu jaso zituen, eta 16. postuan dago.

Guztira sei saio daude final zortzirenetan, eta bakoitzean sei bertsolarik parte hartzen dute. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean egiten du aurrera, eta beste 30 bertsolarietatik puntu gehien lortzen duten 17 bertsolariak igaroko dira final laurdenetara. Aurretik, eskualdeko bertsolarien sailkapena ematerakoan kontuan hartuta daude ere saioetako hiru irabazleak. Beraz, esan daiteke txapelketan aurrera egiteko azken postua 23.ena izango dela. 

 BeasainAzpeitiaLasarte-OriaGuztira
Jon Maia Soria 456.50     456.50
Ane Labaka Mayoz 444.00     444.00
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa"   439.50   439.50
Nerea Elustondo Plazaola   432.00   432.00
Iñigo Mantzizidor Larrañaga, "Mantxi" 427.00     427.00
Nahikari Gabilondo Mendizabal   426.50   426.50
Beñat Lizaso Alberdi     426.00 426.00
Ander Lizarralde Jimeno   425.50   425.50
Unai Mendizabal Jauregi   424.00   424.00
Amaia Iturriotz Etxaniz   421.00   421.00
Beñat Iguaran Amondarain 420.00     420.00
Eli Pagola Apezetxea 420.00     420.00
Maider Arregi Markuleta     415.00 415.00
Mikel Artola Izagirre     415.00 415.00
Xabier Sukia Etxeberria     412.50 412.50
Haritz Mujika Lasa 409.00     409.00
Aitor Irastorza Fadrique     399.50 399.50
Gorka Azkarate Torner     398.00 398.00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!